Síguenos en redes sociales:

Aiako igerilekua ekainaren 1ean irekiko dute

Egunero egongo da zabalik 11.00etatik 20.00etara eta denboraldiko bonoak zein egunekoak eskainiko dira

AIA - Aiako igerilekuak ekainaren 1ean irekiko ditu ateak eta irailaren 1era bitartean egunero zabalduko dute, 11.00etatik 20.00etara. Prezioak ondorengoak izango dira: eguneko sarrera lau eurokoa izango da 4 eta 18 urte bitartekoek eta adin nagusikoek, aldiz, bost euro ordaindu beharko dituzte. Egun erdia pasatzera datozenentzat (17.00etatik aurrera), sarrera bi eurokoa izango da.

Denboraldiko bonoa ateratzeko aukera ere eskainiko dute. Kasu honetan, 4 eta 18 urte bitartekoek 20 euroko kuota izango dute eta 18 urtetik goragokoek, 40koa. Horrez gain, familia bonoak ere egingo dituzte. Bi kidek bonoa eskuratzen badute, %20ko deskontua aplikatuko zaie eta hiru kide edo gehiagok bonoa erosten badute, %25eko deskontua izango dute. - A.Z.