HONDARRIBIA - Gaur bigarren Muxiko Eguna ospatuko da Hondarribian. Ekintzak goizeko 11.30etan
hasiko dira Damarri enparantzan, partaideak bertan bildu eta hortik Arma plazara joango dira dantzariak. Han, lehenik txalapartariak parte hartuko dute eta ondoren muxikoak dantzan hasiko dira, Jaiki Hadi taldearekin. Bazkal ostean, 17.00etan, jaialdia izango da Hondartza kiroldegian.