LEGAZPI - Legazpiko Doinua musika eskolako ikasleek udaberriko kontzertua egingo dute bihar, 18.00etan, Latxartegi aretoan. Janet Jackson, Bach, Teleman, Bob Dylan,

Stephen Foster, Canapes, Avicci eta Hertzainaken abestiak jo eta dantzatuko dituzte, besteak beste. Abesti herrikoiak ere joko dituzte: Uso txuria, Xarmangarria, Beti eskamak kentzen, Eperrak, Ama begira zazu eta Ixil ixilik.