ASTIGARRAGA - Astigarragako Udalak Aste Santuko opor egunetarako sei eta hamabi urte

bitarteko haurrentzat, 2007 eta 2013 urte artean jaiotakoentzat, tailerrak antolatu ditu. Bi txanda

egongo dira. Honela, bihartik hilaren 17ra arte, 10.15etik 11.45era hamaiketako onak prestatzen

ikasiko dute (20 euro), eta 12.00etatik 13.30era eskulan ekologikoak (18 euro) egingo dituzte.

Hurrengo astean, apirilaren 23tik 26ra 10.15etik 11.45era erritmo afrikarrak dantzatuko dituzte (18

euro) eta 12.00etatik 13.30era postre goxoak (24 euro) sukaldatuko dituzte. Izen-ematea Astigarragako kultur etxean bertan, 943 335 064 telefonoan edo www.astigarraga.eus webgunearen bitartez egin daiteke. Informazio gehiagorako ere bide berdinak erabil daitezke.