Alkiza. Iñaki Irazabalbeitia izango da Alkizako herri-zerrendako alkategaia. Legealdi berrian jarraituko dute Koldobika Jauregi, Jose Mari Aranzabe eta Joserra Hernandezek (ordezko moduan); eta berriak dira Concepción Soria, Gillermo Otegi, Shrabani Aranzabe eta Unai Sorarrain. Lehentasunen artean izango dituzte herriguneko saneamendu-sarea berritzea, ur-iturri berria bilatzea, Fagus Alkiza proiektua indartzea, gazteentzako etxebizitzak bideratzea eta euskarazko murgiltze-barnetegia berreskuratzea, besteak beste. Argazkia: N.G.