Ibarra - Ibarrako merkatariek “ametsetako bidaia” egiteko aukera emango diete beren bezeroei. Horretarako, kanpaina berria jarri dute eta irabazleak 1.500 euro izango ditu berak nahi duen bidaia egin ahal izateko.

Egin zure erosketak Ibarran kanpainari atxikituta dauden dendetan eta Ibarraska izena jarri dioten txartela jasoko du bezeroak, boletoa harraskatu eta egiaztatu behar da saria tokatu dela edo herriko dendetan erosten jarraitu behar duen.

Astelehenetik aurrera jarriko da martxan Ibarraska kanpaina. Mira Bidaiak Tolosako agentziari esker irabazleak “ametsetako bidaia” egiteko aukera izango du.

Bi hilabetez behin, gainera, sari berriak aurkeztuko dituzte merkatariek, hau da, apirila, ekaina, abuztua eta urrian sari desberdinak ezkutatuko dituzte Ibarrako saltoki desberdinetan. Kanpainak saria atera arte iraungo du.

Honako saltokiek parte hartzen dute: Leina Estetika Zentroa, Karlatz garardotegia, Optica Ibarra,Oramahai Makiu, Bikoitz Arrandegia, Joakin Tolosa harategia, Bitxori, Danon Txokoa taberna, Mapfre, JM Barriola harategia, Eko Tolosa, Oreka belardena, Errotatxo okindegia, Elduaran hortz klinika, Ibarra altzariak, Eugenio Uranga harategia, Ibarburu janaridenda, Lurdes liburudenda, Xabi Errazkin Artola, Goxobi, Kiribil, Q Aliment, Tarukutraku, JB Barriola harategia eta Izarra garajea. - M.S.S.