segura - Tradizio handiko ekin-tza da Seguran ospatzen den Aste Santua. Duela 300 urte baino gehiagotik egiten da eta aurtengoa prestatzeko lanekin hasiak dira. Urtero, herriak bat egiten du eta 350 herritar inguruk bat egiten dute jai honekin.

Apirilaren 18 eta 19an, Ostegun eta Ostiral Santuan, Elizkizun bereziak egingo dira eta prozesioak irtengo dira bertako kaleetara. Aingeruz ateratzen dira 3 eta 4 urte ingurukoak eta beraiei laguntzen die 8 eta 9 urteko gaztetxoak. Hala, datorren apirilaren 11an, osteguna, 19.00etan, Elizan elkartuko dira aingeruen arropak banatzera. Bestalde, Ostegun eta Ostiral Santuan Nazarenoz jantzi nahi dutenek datorren ostegunean joan beharko dute, 16.00etan, Udaletxera, arropak jasotzera.

Guztia antolatzeko laguntza behar izaten dute eta guraso eta helduek prestaketa lanetan lagun-tzeko asmoa badute, apirilaren 13an, larunbatean, 9.00etarako Elizara agertu beharko dira.

Ospakizunak datorren igandean hasiko dira, apirilaren 14ean. 11.00etan erramu bedeinkatzea eta meza nagusia egingo da Sorkundetar komentuan. Hilaren 18an, 17.00etan, azken afariko meza izango da parrokian eta 18.15ean hasiko da prozesioa. Ostiral Santuan, aldiz, 08.00etan Gurutz bidea egingo dute Santa Engrazitik Sorkundetar komentura. 16.30ean Jaunaren Nekaldiaren ospakizuna, Gurutzetik jaistea egingo da parrokian. Prozesioa, berriz, 18.30ean hasiko da kasu honetan ere. Larunbat Santuan, meza santua Sorkundetar Komentuan emango da, 21.30ean. - M.A.