zumarraga - Zumarragako EH Bilduren asanbladak Josu Aztiria Urtaran izendatu du maia-tzeko udal hauteskundeetarako alkategai.

Aztiria zumarragarra da eta 41 urte ditu. Humanitateak-enpresan lizentziatua da eta Enpresen Lidergo eta Zuzendaritza Aurreratuan masterra du. Bere ibilbide profesionala ekonomia sozialarekin eta euskararen garapenarekin lotutako enpresetan garatu du, kudeatzaile bezala.

12 urte daramatza zientzia, teknologia eta euskararekin lotutako fundazio batean, adimen artifizialaren eta hizkuntza-teknologien alorreko zuzendari bezala. Euskara, gaztelania eta ingelesa dakizki.

Zintzo-Mintzo euskara elkarteko lehendakaria izan zen eta Otamotz webgunearen eta Goierriko Hitza egunkariaren bultza-tzailea ere bai. Azkenaldian ekonomia sozial eta solidarioko proiektuak sustatzen dabil. - A.Z.