Gaur lore eta landareak, Errenteriako Zumardian
Azokan 19 ekoizlek parte hartuko dute 9.00etatik 14.00etara eta haurrentzako tailerrak izango dira
Errenteria - Errenteriako XI. Lore eta Landareen Azoka Berezia ospatuko da gaur goizean. Azokak hamaikagarren urteurrenean, bere partaideen kopurua handitzen jarraitzen du, azoka indartuz. Izan ere 19 parte-hartzaile izango dira Zumardian, horietako bederatzi lore eta landare ekoizleak direlarik. Azokaren ordutegia goizeko 9.00etatik eguerdiko 14.00etara luzatuko da.
Bertan, ekoizle bakoitzak bere ekoizpena jarriko du erakusgai. Azoka honen antolatzaileak Errenteriako Udala, Behemendi LGE eta Dekolore elkartea dira.
Azokan parte hartuko duten landare haztegien artean, landare mota bereziak ekoizten dituztenak ere badira. Aipagarriak dira horien artean landare karniboroak eta kaktusak eta landare zukutsuak ekoizten dituzten bi haztegiak.
Gainera, landare apaingarriak eta belar-usaintsuak, barruko landareak, baratzeko landareak eta loredun landareak, kosmetika naturaleko artisau produktuak, lore itxurazko imitaziozko artisau bitxiak, lore prentsatua eta lore lehorrekin egindako koadroak, sukaldaritzako erabilera duten hazi eta belarrak eta ontziratutako sendabelarrak egongo dira.
Aipatu beharra dago lehendabiziko aldiz Aleka elkartearen (nekazaritza agroekologikorako hazien ekoizpenerako sarea) postuak ikusteko aukera izango dela. Gainera, eskualdeko bi haztegi etorriko dira, biak Oiartzundik, Zunoyar eta Islaya (kaktusak).
Honetaz gain, azoka musikaz girotua izango da,eta haurrentzako jokuak eta tailerrak ere eskainiko dira. 11.30etik 12.30era lore prentsatuarekin haurrentzako tailerra burutuko da eta 12.30etik 13.30era haurrentzako landaketa tailerra izango da. - A.M.
Más en Gipuzkoa
-
Proceso participativo para redefinir la movilidad en Aretxabaleta: estas son las propuestas que se plantean
-
British Airways estudia nuevos vuelos desde el aeropuerto de Hondarribia
-
Astigarraga cederá el local de Nabarra Oñatz a Haurreskolak
-
El comité de Avanza desconvoca la huelga indefinida de autobuses: "No se dan las condiciones"