Mari gogoan, ondorengoen ahotik
beste arrantzale batzuk laguntzen ari zela hil zen jose maria zubia 1866an
Ez daki zehazki zenbat belaunaldi izan diren tarteko, baina bai familiakoa zuela. “Gizon ona zela badakit, aitak kontatuta”, aipatu zuen atzo. Zumaian bertan ere badago Aita Mariren omenezko eskultura eta hangoari zapia jartzen zion urtero Ana Mariren ahizpak.
“Bustoa hemen dagoela bai, baina Aita Mari zein izan zen ez dakite herritar askok. Horregatik egiten dugu urtero omenaldi hau, ikusgarritasuna eman eta bere historia berreskuratzeko”, aipatu zuten Aquariumeko arduradunek. Atzoko egun batez hil zen Jose Maria Zubia, duela 153 urte, ekaitza baten ondorioz Kontxako badian sartu ezin zuen Getariako arrantza ontzi bati laguntzeko itsasoratu zela. Haiek erreskatatuta, itsas kolpe batek eraman zuen, ordea, Aita Mari. Ez zen izan, dena den, arran-tzaleak laguntzera joan zen lehenengo aldia. Aurretik ere beste galerna baten ondorioz arriskuan zeuden arrantzaleak erreskatatzera joandakoa zen Aita Mari patroi zuen txalupa eta ondorioz Itsas Benefizentziaren Gurutze Handia ere jaso zuen.
Zumaiarra izatez, Jose Maria Zubiak urteak zeramatzan ordurako Donostiako portuan lanean eta jaioterrian eta hiriburuko portuan daude, gaur egun, hura gogoratzeko eskulturak. Besteak salbatzen bizia eman zuela gogoratzen dute biek.
arrantza eskola Ana Mari Zubiarekin batera, Aquariumeko lehendakari Jose Ignacio Espel eta zuzendari Esther Irigaray izan ziren lore eskain-tzan, baita Untzi Museoko zuzendari Raul Iratxeta ere, haiek antolatzen baitute urtero omenaldi xumea. Jokin Gilisagasti kofradiako burua, Iñigo Gutiérrez Salvamento Marítimo Humanitario SMH gobernuz kanpoko erakundearen ordezkaria eta Gurutze Gorriko kideak ere izan ziren.
Horren aurretik beste lore eskain-tza bat ere egin zuten, Portuko San Pedro elizaren atarian: bertan inauguratu zuen Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteak lehen arrantza eskola 1912.ean, urtarrilaren 9an, hain zuzen ere. 38 arrantzale izan ziren lehen urte hartan eta hilabete gutxitan 70era ere heldu ziren. Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteak historian zehar arran-tzale eta familiei eskainitako lagun-tza ekonomikoa ere nabarmendu nahi izan zuten atzo.
Más en Gipuzkoa
-
Oñati: el Aloña Mendi suma al ajedrez a su familia deportiva
-
El Concurso de Fuegos Artificiales de Donostia celebra su 60 aniversario por todo lo alto
-
Donostia animará al turista a descubrir otros lugares de Gipuzkoa y Euskadi
-
El PNV pide destinar los 16 millones del remanente a "cinco proyectos clave" para Arrasate