lazkao - Gabonak ate joka daude dagoeneko eta Lazkao ia murgilduta dago Gabonetako hamaika ekin-tzetan. Gaur, gainera, bisita berezia biziko dute herrian, izan ere, Olen-tzero eta Mari Domingi bertara gerturatuko dira. Haurrek Gabonetarako prestatu dituzten eskutitzak jaso-tzera joango dira Lazkaora, eta arratsaldeko 17.30etik aurrera herriko plazan egongo dira, eta etxeko txikeienek haiekin egoteko aukera ere izango dute, dituzten desioak en-tzun eta opariak prestatzen hasteko.

Baina Olentzero eta Mari Domingiren bisita ez dira izango egunotan gertatuko diren ekintza bakarrak. Izan ere, gaur arratsaldean izango dela Beste mundu bat posible da egitasmoaren barruan Rwanda taldeak eta San Benito ikastolak prestatu duten Leku bat munduan izeneko erakusketa ikusteko azken aukera izango da. Kultur etxeko areto nagusian dago erakusketa kokatuta, eta bidezko merkataritza produktuak ere salgai jarri dituzte bertan.

Gabonetako erakusleiho lehiaketa ere martxan jarri dute aurten Lazkaoko Udalak eta Lazkaon elkarteak antolatuta. Abenduaren 23ra arteko epea egongo da bozka emateko eta horretarako udaletxean dagoen kaxan sartu beharko dira saltokietan emandako paperak. Beste aukera bat Lazkaon elkartearen Facebook orrira mezu pribatu bat bidaltzea da.

Datorren astera begira ere hainbat ekintza daude antolatuta. Tartean izango da La Traviata operaren emanaldia, haurrentzako eta gaztetxoentzako izotz pista jarriko da beste behin ere herriko plazako frontoian. Zesta punta jaialdia edo su artifizial musikatuen ikuskizunak, beteko dute, besteak beste Lazkaoko Gabonetako egitaraua. - M.A.