ORIO Gaur Emakumearen aurkako indarkeria salatzeko eguna dela eta, aste osoan zehar gaia azter-tzen aritu dira Orioko Zaragueta Herri Eskolako ikasle eta irakasleak Tratu ona, guztiona lelopean. Horren harira jarduera ezberdinak burutu dituzte, LHko geletan esaterako Tratu onak eta tratu ez hain onak lelopean eskolako egunerokotasunean gertatzen diren egoerak sailkatu dituzte. Bestetik, DBHko ikasleak, astean zehar gaiaren inguruan hausnartzen ibili ondoren, ikasitakoarekin eta ateratako ondorioekin azalpenak ematen ibili dira LHko ikasleei. Beren bitartean, HHko ikasleek margotutako puntu more handi bat ipini dute eskolako atarian. "Berdintasunean hezi eta hazitako pertsonen eskutik , emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko mundua eraiki dezagun", adierazi nahi izan zuten eskolako arduradunek.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
