Landa eremuko larre eremuak eta haur parkeak babesteko kontzientzia zabaltzeko asmoarekin, Olaberriko Udalak txakurren jabeei zuzenduriko argibide-taulak jarri ditu landa bideetan, landa eremuetako sarreretan eta haur parkeetan. 

Argibide-taula hauen bidez ere, txakurrak bideetan loturik eramateko gomendioa zabaldu nahi du Udalak. 

Txakurrak larreetara sartzeak hainbat kalte sor ditzake: abereentzako bazka hondatu dezakete, bertan dauden animaliak aztoratu, eta, txakurren gorotzen bitartez, abereei gaixotasunak transmititu. Era berean, txakurren gorotzek haur parkeetako jolastokiak kaltetu ditzakete”, azaldu du Olaberriko Udalak. 

Argibide-taulen bitartez zabaldu nahi diren mezuak hainabt hizkuntzetan irakurri daitezke, QR kodearen bitartez.