Síguenos en redes sociales:

Neurohezkuntzari buruzko hitzaldia antolatu dute biharko

Tolosa - Ikasturte osora zabalduko dute aurten kultur astea Samaniego eta Orixe ikastetxeetan. Antolatutako ekintzetako bat bihar izango da; hain zuzen ere, Jesus C. Guillen astrofisikari eta ikertzaileak hitzaldia eskainiko du, kultur etxean, neurohezkuntzari buruz, 17.30ean. Garuna eta bihotza oinarri dituen hezkuntza izenburua darama hitzaldiak eta herritar guztientzat da. - M.S.S.