Síguenos en redes sociales:

‘Hitzen lihoa’, musika, hitza eta bertsolaritza berreskuratzeko

Herritar talde batek Xabier Leteren legatua gogoratuko du egitarau batekin

‘Hitzen lihoa’, musika, hitza eta bertsolaritza berreskuratzekoArgazkia: N.G.

Oiartzun - Herrian musikak, hitzek eta bertsolaritzak duten memoria berreskuratzeko eta osatzeko xedearekin, duela bi hilabete oiartzuar talde bat Hitzen lihoa izeneko ekimena egin behar zutela prentsatu zuten.

Programa osatzerakoan, Xabier Lete etorri zitzaien gogora; hitza, bertsoa eta musika uztartu zituen sortzailea izan baitzen. Beraz, abenduaren 4aren bueltako asteburua aukeratu zuten, Leteren heriotzaren urteurrenarekin bat eginez, aurtengo egitaraua osatzeko. Hala, azaroaren 30ean hasi eta abenduaren 4ra bitartean burutuko dira ekintzak.

Zikloari hasiera emateko, azaroaren 30ean Xabier Lete: idazlea eta kantaria mahai-ingurua antolatu da. 19.00etan, udaletxeko areto nagusian izango da eta Alex Gurrutxaga, Joxe Angel Irigarai, Jon Martin eta Antton Valverde hizlariek Xabier Letek poesian, Ez Dok Amairu mugimenduan, bertsogintzan eta kantagintzan egindako ekarpena izango dute hizpide.

Ondoren, 22.30ean, baita udaletxeko aretoa nagusian ere, Ruper Ordorikak Bakarka bere azken lana aurkeztuko du.

Abenduaren 1ean, 19.00etan San Esteban Elizan, Oier Guillanek aurkeztuta, herriko abeslari eta musikariek Leteren abestiak joko dituzte. Tartean, Gipuzkoako Aldundiak antolatzen duen Xabier Lete Poesia Sariko irabazleek euren eta Leteren poesiak errezitatuko dituzte.

Hurrengo egunean, urrian hasitako Hitzen ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok? ikastaroaren azken saioa egingo da, Rafa Ruedaren eta Gotzon Barandiaranen eskutik. Azken saio hau bereziki Xabier Leteren ingurukoa izango da eta herritarrei irekia izango da.

Azkenik, abenduaren 4ean, Leteren heriotzaren urteurrenean, Oiar-tzungo Udalak antolatzen duen Prosa eta Poesia lehiaketaren sari-banaketa izango da. Orain arte Txerri Egunean ospatu izan denak Leteren urteurrenarekin bat egitea egoki iruditu zaio Euskara Batzordeari.

Gainera, Kuadrillategi eta ludotekarekin hainbat saio egingo dira.

Sarrerak Ruper Ordorikaren kon-tzerturako eta Hitzen Ahairea ikastarorako sarrerak Kastro Berri tabernan daude salgai. Kontzertuko sarrera zortzi eurokoa da aldez aurretik; hamar euro egunean bertan. Ikastaroko azken saiorako, berriz, bost euro ordaindu behar dira.