Síguenos en redes sociales:

Haurrentzako antzerkia, gaur Labeaga aretoan

Urretxu- Markeliñe taldeak Euria lana antzeztuko du gaur, 17.00etan, Urretxuko Labeaga aretoan. An-tzerki saio hau Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute, haurrentzako egitarauaren barne. Euria lanak hainbat sari jaso ditu. 6 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua dago. Sarrerak 16.00etan jarriko dira salgai, 5 euroan, eta pertsona bakoitzak lau erosi ahal izango ditu gehienez. A.Z.