Eee!ntzun proiektua heldu da Arrasatera
Arrasate- Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Eee!ntzun proiektuaren lehen geldialdia egin zen atzo Arrasaten. Imanol Agirretxe eta Xabi Prieto Realeko futbolari ohiak, Malen Ruiz de Azua pertika jauzilaria eta ETBko Goa!zen telesaileko protagonistetako batzuk egon ziren ekitaldian. Lehiakortasun hutsetik ihes eginda, Eee!ntzun egitasmoak eskola kiroleko balioak goraipa-tzea du helburu eta, horretarako, Zeelanda Berriko errugbi selekzioak ezagun egin duen Haka dantza hartu dute ardatz. Ehunka haurrek dantzatu zuten atzo.