Síguenos en redes sociales:

EAJk Lourdes Salsamendi hautagaia aurkeztu du Orion

ORIO Datorren urteko maia-tzeko udal hauteskundeetan EAJ-ren hautagaia izango den Lourdes Salsamendi Goñiren aurkezpena egin dute aste honetan Orioko Batzokian. Bertaratutako alderdikideen aurrean, Orioko UBBko lehendakaria den Mirari Arruabarrenak Lourdesek azken bi legealditan Udalan egindako lana goraipatu eta "alderdi osoaren babesa" duela adierazi zuen. Lourdesek berriz, hautagaitza "ilusioz eta eran-tzunkizunez" hartzen duela erantzun zuen eta alderdiari "eskerrak " eman nahi izan zizkion, "beragan erakutsitako konfiantzagatik".