Arantxa Tapia sailburuak hitzaldia eskainiko du asteartean
beasain- Datorren asteartean, hilak 27, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua, Beasaingo Igartza Jauregian egongo da hitzaldi bat eskaintzeko. Enpresen arteko lankidetza Industria 4.0 berrian izango da helduko duen gaia eta arratsaldeko 19.00-etan hasiko da solasaldia. Herritar guztiei irekia izango da Beasaingo Batzoki Kultur Elkarteak antolatzen duen saioa. M.A.