Oiartzunek bi milioi gordeko ditu 2019an obrak egiteko
Aurrekontua 16,7 milioi eurokoa izatea aurreikusten du, aurtengoa baino pixkat altuagoa
Oiartzun - Udalak auzotarrekin 2019ko aurrekontuak, herriaren egoera eta, auzoetako beharrak eta kezkak partekatzeko egin dituen batzarrak bukatu dira, joan den astean gazteekin egindako batzarrarekin. Udalak ba-tzar hauek eman dutenaren balorazioa sakona egin du.
Bertan, 2019an, 16.751.174 euroko aurrekontua izatea espero du Oiartzungo Udalak lehen aurreikuspenen arabera, aurten baino %0,69 gehiago. Proposamenaren lehenengo zirriborroa aurkeztu zen auzoetan. Udaletxeko teknikari eta oposizioarekin ere landuta gauzatuko da behin betiko proposamena.
Bi milioi euro bideratu ahal izango dira inbertsio errealetara. Izan ere, Udalaren aurrekontuaren zati handiena (%82) ondasun arrunten eta zerbitzuetako gastuetara, pertsonal gastuetara eta transferentzia gastuetara bidera-tzen da.
Auzoetan legegintzaldi honetan egin diren ekintzak errepasatzeko eta baloratzeko tartea izan da auzo batzarretan. Izan ere, urte hauetan auzoetan landu diren egitasmo gehienak auzoetako eskaeretatik abiatu eta auzoetan kontrastatu dira.
Epe motzean egingo diren proiektuak ere aurkeztu dira auzoetan: Cadarso bota (Altzibar); pilotalekua txukundu -hasita- eta igogailua jarri (Arragua); Ormazabal-eneako aparkaleku berria eta Rafael Pikabeako kirolgunea berritu (Elizalde, bi lanak hasita daude); bidegorria txukundu eta lisatu, plazako haur parkea berritu (Karrika); bidegorria eta Kalexa plaza lotzeko zubia eraiki (Ugaldetxo). - A.M.
Más en Gipuzkoa
-
British Airways estudia nuevos vuelos desde el aeropuerto de Hondarribia
-
Astigarraga cederá el local de Nabarra Oñatz a Haurreskolak
-
El comité de Avanza desconvoca la huelga indefinida de autobuses: "No se dan las condiciones"
-
Fermin Muguruza etxera itzuliko da abuztuaren 14an Urdanibia plazan eskainiko duen kontzertuan