ordizia - Ordiziako Plaza Nagusia estenatoki bihurtuko da gaur arratsaldean, 18.00etan hasita, Hortzmuga taldearen Jule lana har-tzeko. Familia osoari zuzendutako kale-ikuskizuna da eta bertan ez dira faltako umorea, fantasia eta irudimena. Kontzientziak mugitu eta hausnarketarako bideak zabaltzea ere badu helburu kale antzerki honek eta herritar zein interesa duten guztien-tzako irekia izango da.
Antzezlan honetan honakoa izango da kontatuko dutena: eraikuntza bat eraistear dago eta bertako biztanle batek handik ateratzeari uko egiten dio; izan ere, ametsa, edo hainbat amets bete gabe ditu oraindik ere. Eraikuntza-lanetako zaindaria, aldiz, familia ezaren hutsuneak jota dago, ametsetan esna; eta haren bilobak, familia zeharo ahaztuta du eta ez daki ametsetan dabilen edo ez. “Konpondu beharreko katramila edo eta amets egiteko aukera paregabea da planteatzen den egoera; galdutako maitasuna berreskura-tzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko ai-tzakia bihurtuz, amets horiek direnak direla ere, eta hasiera batean agian ezinezkoak diruditen arren. Amestu dezagun beti gogoz, begiak zabalik eta ernai”, nabarmendu dute antolakuntzatik.
Jule ikuskizunak, kaleko antzerkiaren laguntzaz jendea entretenitzen eta kontzientziak astintzen dihardu duela urte askotik, 1989. urteaz geroztik, hain zuzen ere. Gainera, emanaldiak Hortzmuga konpainia bilbotarraren zigilua du. Antzerkian 30 urteko ibilaldiaren ostean, Hortzmuga Teatroak “barrenak mugiarazteko antzerkia” egin nahi duela nabarmendu dute, betiere “testuinguru soziala kritikatuz eta aztertuz, zur eta lur utziz eta pentsaraziz, ikusleen kontzientziak astinduz eta beren jakin-mina piztuz, jendea hunkituz”. Izan ere, taldekideen ustez, gaur arratsaldean eskainiko den emanaldian “esperientzia eraldatzailea izateko asmoarekin begiratzen dute ikusleek historioa”. Kontakizun hau behar bezala iristeko publikoari, artisau jendez ingura-tuko dira; hala nola, musika egiten duten artisauez, eszenografiak eraikiz, testuak idatziz, formak eta moduak sortuz, pertsonaiak irudikatuz, argiekin marraztuz eta soinuak fabrikatuz.
Ekitaldi hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Kale antzerkia bultzatuz izeneko programaren barruan kokatzen da. - M.A.