Kontsultatu nahi duenak Udal liburutegian aurkituko du ikasturtean zehar landuko diren liburu guztien zerrenda. Goikoetxea: “Ostiral honetan hasi eta uztailera bitartean hamaika liburuz gozatzeko aukera izango da Irakurle Taldean”. Bakarren batek zalantzaren bat argitu edo Irakurle Taldearekin harremanetan jarri nahiko balu beasaingoirakurletaldea@gmail.com helbidera idatz dezake eta bertan jasoko dute erantzuna. Beasaingo Udalak abian jarritako ekimena da eta herrain euskaraz literatura kontsumitzea du helburu. - M.A.

beasain - Irakurzaletasunari merezi eta behar duen lekua ematen jarraituko du Beasaingo irakurle taldeak ikasturte honetan ere. Ostiralean helduko diote, gogoz, saio berriei eta 17.00etan elkartuko dira Udal bibliotekan.

Ikasturte berriko lehen saio horretarako aukeratu den liburua Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok da, 2015ean Irun Hiria Saria eta 2017an Zilarrezko Euskadi saria irabazitakoa, hain zuzen ere.

Azken ikasturteotako dinamika berari helduko dio Irakurle Taldeak, Irati Goikoetxea taldeko dinamiza-tzaileak hala esan du: “Irakurle Taldean parte hartu nahi duen orok hilabete bakoitzean irakurtzeko proposaturiko liburua herriko liburutegian eskuratu ahalko du. Gutxi gorabehera hilabeteko epean liburua irakurri eta hilean behin liburuaz solasean aritzeko elkartzen gara, liburua irakurri eta tertulian parte hartu nahi dutenek”. Asko dira euskal literatura bide-lagun hartuta Beasaingo Irakurle Taldeak lantzen dituen gaiak: etorkinak, emozioak, memoria historikoa eta baita harremanak ere. “Talde irekia da, gehienek hilero hartzen dute parte, baina badira noizbehinka hurbiltzen direnak ere” gaineratu du Goikoetxeak. Arrazoi ezberdinak tarteko, dinamizatzaileak hileroko irakurketari heldu ezin diotenak animatu nahi ditu urtean bizpahiru liburu irakurri eta, nahi izanez gero, tertulian parte hartzera.

Tipologiari dagokionean, batez ere eleberriak irakurtzen dituzte, baina urtean behin poesia liburu bat har-tzen dute aztergai; euskal idazle ezberdinen lanak ezagutzen dituzte, baita idazle herritarrenak ere. Aurreko ikasturteetan, Migel Anjel Mintegiren eta Xabier Mendigurenen lanak izan dituzte irakurgai eta aurtengo ikasturtean Maider Agirreren Bihotzero irakurriko dute.