Errenteria- Xenpelar Tailerretako matrikula epea zabalik izango da bihartik irailaren 28ra. 2018/2019 ikasturterako ere tailer eskaintza zabala prestatu du Errenteriako Udalak, bai helduentzat, baita gazte eta haurrentzat ere. Informazio gehiago jaso daiteke Xenpelar Tailerretan (Merkatuzar. Goiko kalea, z/g. 943 449 629. Astelehena-osteguna, 17.30-20.30. Ostirala, 16.00-19.30) edo Kultura Kreaktiboko bulegoan (Niessen Kulturgunea. Alfonso XI, z/g. 943 449 634. Astelehena-ostirala, 10.00-13.00). Bestalde, http://kultura.errenteria.eus/tailerrak/xenpelar-tailerrak/ataria ikus daiteke. A.M.