Síguenos en redes sociales:

Imanol Azkuek ikertuko du Zumaiako euskara

Herriko euskararen historia soziala ikertzeko beka egokitu zaio eta 11.000 euroko saria jasoko du

Imanol Azkuek ikertuko du Zumaiako euskaran.g.

Zumaia - Zumaiako Udalak herriko euskararen historia soziala ikertzeko beka deialdia egin zuen martxoa amaieran, eta aurkeztutako hautagai bakarrak, Imanol Azkue Ibarbia zumaiarrak, irabazi du beka.

Epaimahaiak ontzat eman zuen proiektua, eta proposamena “oso egokia eta txukuna” dela iritzi zuen. Beraz, 11.000 euroko saria jasoko du Azkuek, eta jarraipen batzorde batek egiaztatuko du lanak adostu bezala egingo direla. Guztira, 18 hilabeteko epea izango du lana burutzeko eta emaitza bikoitza izango da: batetik, ikerketaren azalpena; eta bestetik, gaiari lotutako aipuen bilduma.

Ikerketaren helburua Zumaiako euskararen historia soziala azter-tzea izango da; zehazki, gai horri lotutako informazioa bildu, ordenatu eta dibulgaziorako presta-tzea. Ibilbide hori osorik aztertzea lan izugarria dela jakinik, lehen deialdi honetan 1766 eta 1966 urte bitarteko epea hartuko du ikerketak. - A.R.