Síguenos en redes sociales:

‘Herri Txiki Diseinu Handi’ sormenezko bigarren jardunaldia

Errenteriako Torrekuan Capdevila ilustratzaileak eta Lozano eskultoreak bere lana erakutsiko dute hilaren 17an

Datorren maiatzaren 17an 18.00etan Errenteriako Torrekua eraikinean Herri Txiki Diseinu Handi lelopean topaketa berri bat egingo da sormen arloko aditu, zaletu, sektoreko pertsona ekintzaile, erakunde eta bestelako pertsona interesdunentzako.

Bigarren jardunaldi honetan bi pertsona kreaktibok parte hartuko dute: Marina Capdevila, ilustra-tzaile eta muralista, eta Noelia Lozano, paper eskultorea. Biek nazioarte mailan lan egiten dute.

Aipatutako pertsonek beren lanak erakutsiko dituzte eta, ondoren, elkarrizketatuak izango dira. Ildo horri eutsiz, eztabaidarako gunea sortuko da eta pertsona partaideek esperientziak eta hausnarketak trukatuko dituzte.

Topaketa doakoa eta irekia da baina antolakuntza mailan kontuan hartzeko beharrezkoa da izena ematea maiatzaren 16a baino lehen hurrengo telefonora deituta: 943 494 129; edo emailez: habianfabrika@oarsoaldea.eus.

Oarsoaldea garapen agentziako lehendakariak, José Ángel Sánchezek jakinarazi duenez, bigarren topaketa hau Oarsoaldea garapen agentziak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Savanna diseinu eta ilustrazio enpresaren laguntzaz, egun Habian! Fabrika Kreaktiboa proiektuko kide den sormen enpresa. Julen Mendoza, Errenteriako alkatearen hitzetan, “Habian! proiektuak Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi du, sormenean eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko. - A.M.