XXXVI. Antzerki Topaketen kartel lehiaketa abian da Azpeitian
Lanak maiatzaren 2tik 31ra bitartean aurkeztu ahalko dira eta irabazleak 900 euroko saria jasoko du
azpeitia - Azpeitiko Udalak datorren udazkenean herrian ospatuko diren XXXVI. Euskal Antzerki Topaketak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du.
Urtero bezala, lehiaketan nahi duten guztiek parte har dezakete, “edozein teknika edo material erabiliz”. Hori bai, partehartzaile bakoitzak “gehienez, hiru lan aurkeztu ahalko ditu” eta guztiek “45 zentimetroko zabalera eta 68 zentimetroko altuera” izan beharko dute”.
Interesatuek maiatzaren 2tik 31ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte okasiorako egindako kartelak Udaleko Kultura sailean (argibide gehiagorako 943 157 068 telefonora deitu).
Epaimahaiak sari bakarra emango du eta aukeratuta suertatzen den kartelaren egileak 900 euro eskuratuko ditu. - J.L.