Síguenos en redes sociales:

Goierri kirol elkarteak Iparraldera mendi irteera antolatu du

Urretxu - Urretxu eta Zumarragako Goierri kirol elkartearen mendi sailak Iparraldera irteera antolatu du maiatzaren 27rako. Autobusak Biscarretera eramango ditu eta handik Urepelera joango dira oinez. Bidean, Tiratun (1.235 metro) eta Adi (1.459 metro) mendiak igoko dituzte. Irteera honetan parte hartu nahi dutenek Goierriren egoitzan eman behar dute izena: Urretxuko Labeaga kaleko 12an.