Síguenos en redes sociales:

Argitu tailerra egingo dute maiatzaren 9an Zestoan

Zestoa - Datorren maiatzaren 9an Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Argituren bigarren tailerra egingo da Zestoan, arratsaldeko 18.30ean gaztelekuan hain zuzen ere. Etxeko energia aurrezteko gakoak emango dira saioan eta izena eman nahi dutenek maiatzaren 7ra arte izango dute aukera. Horretarako, ingurugiro@zestoa.eus-era idatzi behar da mezu bat edo 943 147 010 telefonora deitu.