legazpi - Datorren astelehenean Legazpiko gaztetxearen Mendi Astea hasiko da. Lau hitzaldi eta Korostiko igoera bertikala antolatu dituzte.

Lau hitzaldiak gaztetxean izango dira, 19.30ean. Astelehenean, Xabi Plazaolak Mendilerro zurian barrena hitzaldia emango du. Asteartean, Beñat Azpiazuk Mendi bizikletaz gozatuz solasaldia eskainiko du. Hurrengo hitzaldia ostegunean izango da. Berrocoso anaiek sokalagun bezala duten esperientziaz hitz egingo dute. Bukatzeko, ostiralean, Julen Ugartek Pirinioetako zeharkaldiaz hitz egingo du eta Ander Ibargurenek Alpeetan bizitako abenturen berri emango du.

Igoera bertikala Larunbatean, berriz, Korostiko igoera bertikalaren laugarren edizioa egingo dute. Parte-hartzaileak 10.30ean abiatuko dira herriko plazatik. Lasterketa honen luzera 2.880 metrokoa da eta desnibela 550 metrokoa. Mataburros bidetik igoko dira Korostiko gailurrera.

Izen-ematea egunean bertan egingo da, 9.30etik 10.15era, plazan. Aurten ere lasterketa binaka izango da. Bikoterik aurkitzen ez duenak, bakarrik egin ahal izango du. Izen-emateak bost euro balio du.

Ez da sailkapenik egongo, ezta saririk ere. Denborak hartuko dira, baina parte-hartzaileen jakin-mina asetzeko bakarrik. Bidean hornidura likidoa eta solidoa egongo dira eta amaieran luntxa egingo dute gaztetxean. Gainera, jaiei hasiera emango diete, Kolokoiren Igoera izeneko ekitaldiarekin. - A.Z.