Herri batzarra eta EH Bilgunearen inagurazioa, bihar
Oñati - Oñatiko EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar kultur etxean (10.00etan). Bertan, abian jarriko duten Harittu: ideiak hariketan etorkizuna josi prozesua aurkeztuko da. "Herritar eta sektore gehiago biltzeko bokazioa izan du Oñatiko EH Bilduk abiatu zen unetik, eta asmoa hau berretsi nahi dugu biharko hitzorduan, uste baitugu gure egitasmoa gehiengoen interesen araberako dela eta atxikimendu berriei esker aberastuko dela", adierazi dute koalizioko kideek. Ondoren, EH Bilgunearen inagurazioa izango da. Lokal berria Kale Barrian dago kokatuta.