Síguenos en redes sociales:

Giza Katean izena emateko aukera izango da bihar

Zarautz - Bi hilabete baino gutxiago falta dira datorren ekainaren 10ean egingo den Giza Kate erraldoirako, eta Zarauzko Gure Esku Dago dagoeneko hasi da parte-hartzaileen izenak jasotzen. Asteburu honetan, hain zuzen ere, bihar goizeko 11.00etatik 14.00etara udaletxe aurrean izango dira, eta jakinarazi dutenez, hortik aurrerakoak aurrerago zehaztuko dituzte.