ordizia - Goierriko Lemnistaka zientzia elkarteak antolatuta, atzora arte ikusgai egon dira Barrena kultur etxean IV. Matematika argazki lehiaketako irudi irabazleak eta parte hartzaileak. Guztira 44 lan jarri dituzte ikusgai bertan.
Erakusketa, baina, ez da geldirik egongo eta datorren astean, hilak 23, Zeraingo kultur etxean izango dira ikusgai irudi hauek. Bertan, apirilaren 6ra arte egongo da antolatuta erakusketa hau. - M.A.