Zarautz - Apirilaren 16tik 20ra Spinning Astea ospatuko da Aritzbatalde kiroldegian eta kirol hau doan probatzeko aukera izango da datozen egunetan: astelehen eta asteazkenean 9.15ean eta 19.00etan, ostegunean 9.15ean eta ostiralean 19.00etan. Parte hartzeko interesa duen orok eskuragarri izango du kiroldegiko harreran gonbidapen txartela. Informazio gehiagorako, 943 005123 telefonora deitu edo kirola@zarautz.eus-era idatzi.