Erasmus + proiektuko ikasleei ongi-etorria
Zarauzko Udalak bihar harrera egingo die Turkia, Polonia, Portugal eta Italiako ikasle eta irakasleei
Zarautz - Zarauzko Udalak ongi-etorria egingo die Erasmus + programan parte hartzen duten ikasle eta irakasleei bihar, goizeko 10.00etan. Programa horren barruan, Orokietako Yes proiektua izan zen Gipuzkoa osoan Lehen Hezkuntzan, aukeratutako bakarra.
Hala, Orokietako ikasleak hainbat herrialdetako (Turkia, Polonia, Portugal eta Italia) ikaskideekin batera lanean aritu dira. Aukeratutakoek Europar Batasunaren finantzazioa jasotzen dute proiektua aurrera eramateko. Helburua ondokoa da: Matematika, atzerriko hizkuntza, IKTak eta arte hezkuntza bateratuko dituen curriculum berritzailea sortzea; enpresa fisiko eta digitala sortuko dute eta, merkatu ikerketa bat egin ondoren, ekoiztu eta saldu. Irabaziak gobernuz kanpoko erakunde bati emango zaizkio.
Orokietako bi ikasle Polonian izan ziren eta, oraingoan, Turkia, Polonia, Portugal eta Italiako ikasle-irakasleak hemen izango dira. - A.R.
Más en Gipuzkoa
-
Doble cita para los aficionados al motor en Azpeitia
-
Las hermanas zumaiarras Janire y Annette Gonzalez-Etxabarri, en la cresta de la ola
-
La Banda de Música de Mutriku actuará con Sorotan Bele en Lapurdi días antes de su cita con las fiestas de la Magdalena
-
Pilotaren udako hitzordu nagusia bueltan da Hondarribian