Orio - Inude eta artzainen konpartsa iaz antolatu zuen taldeak euskal ezkontza tradizionala antzeztuko du aurten Orioko Udalaren laguntzarekin, ekainaren 30ean. Horretarako dantzari eta figuranteak behar dituzte eta guztia antolatzeko bilera egingo da bihar, 19.00etan kultur etxean. Udalak eta antolatzaileek dei egiten diete herritarrei bilerara azaltzeko eta euskal ezkontzaren antzezpenean parte hartzeko.