Síguenos en redes sociales:

Emakumezko hiruko futbol txapelketa izango da Bergaran

Gipuzkoako Federazioaren mendeurrenaren harira, kadete mailako jolakariak bilduko dira asteazkenean

Bergara - Kadete mailako Emakumezkoen Hiruko txapelketa hartuko du Bergarako Ipintza futbol zelaiak datorren asteazkenean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako selekzioek neurtuko dituzte euren indarrak, 17.00etatik aurrera. Gipuzkoako Futbol Federazioaren 100. urteurrenaren harira antolatu dituzten ospakizunen baitan, kokatzen da apirilaren 4an jokatuko diren partidak.

"Maila honetako txapelketa bat izatea oso garrantzitsua da gure-tzat, emakumezko futbolaren alde azken urte hauetan egiten gabiltzan lana sendotzeko. Hazkunde handia eman da herriko emakumezkoen futbolean eta eurei zuzendutako ekintza izango da", azpimarratu dute Bergara Kirol Elkarteko zuzendaritzako kideek. Gainera, kadete mailan Euskadiko jokalari onenak "etxean bertan ikusteko aukera egongo da", aurreratu dute.

Ane Larrañaga bergararra Gipuzkoako selekzioarekin Ane Larrañaga bergararra arituko da. "Taldeko beste hiru jokalarik ere jaso dute jokatzeko deia, baina Aste Santuko opor egunak izanik, pena handiz, ezezkoa eman behar izan diote kanpoan baitaude", gehitu dute zuzendaritzatik. Txapelketari Arabak eta Bizkaiak jokatuko duten partidarekin ekingo diote. Ondoren, Gipuzkoako selekzioa arituko da lehendabizi galtzailearen aurka eta segidan, irabazlearen kontra.

Beraz, zuzendaritzatik gonbidapena luzatzen diete Bergarako zein inguruko herrietako futbol zaleei Ipintzara hurbil daitezen emakumezko futbolaz gozatzeko.