badator reggaearen sua. Bihar, reggae musikak jantziko du Legorreta, Legoreggae jaialdiaren laugarren edizioan. 20.00etan hasiko dira kontzertuak eta herriko kiroldegian izango da. Maila goreneko musikariak bertaratuko dira; besteak beste, Xiberoots eta Glaukoma Euskal Herritik, Under Selector Kataluniatik, eta LMK eta Irie Ites Frantziatik. Jamaikatik ere bi artista izango dira: Stranjah Miller eta King Kong. Dagoeneko sarrera guztiak agortuta daude eta antolatzaileak “oso gustura” daude.