HERNANI- Badator, aurten ere, Hernaniko Txistulari Jaialdia. Jaialdiak bi egun izango ditu, ohi denez: martxoaren 24ean, larunbatez, eta martxoaren 25ean, igandez. Beti bezala, larunbatean Hernaniko Txistulari Gazteen Txapelketa jokatzen da eta XIII. ediziorako izen-ematea irekita dago martxoaren 14ra arte. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak txistulari.eus webgunea kontsulta dezake. Bazkarietarako izen-ematea ere zabalik dago 14ra arte.