ZARAUTZ- Zarauzko Saharautz elkarteak larrialdi dei bat egin du, Saharako haurrak udan hartzeko harrera-familiarik gabe geratu direlako. "Ikastetxez ikastetxe egindako hitzaldiek ez dute uztarik eman eta bost familia behar ditugu aurtengo udan bi hilabetez Saharako mutiko edo neskatxa bat hartzeko. Ezin ditugu ehunka ume utzi kanpalekuetan usteltzen, medikuarengana edo dentistarengana joateko aukerarik gabe", azaldu dute elkartetik. Interesa duenak 686 569 033 (Txus) telefonora dei dezake.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
