URRETXU- Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Borobilean ikuskizuna aurkeztuko dute hilaren 17an Urretxun. Urretxu eta Zumarragako udalek hilero etxe guztietara banatzen duten kultur agendan Labeaga aretoan izango dela jartzen du, baina Ederrena pilotalekuan izango da. Bi saio egongo dira: 16.30ean eta 18.30ean. Sarrerak igande honetan erosi ahal izango dira, Labeaga aretoan: 16.00etatik 17.00etara eta 18.00etatik 19.00etara.