PASAIA- Bihar Emakumearen Egunaren programazioaren baitan, 10.30etik 13.00etara martxa bat antolatu dute lau barrutietan. 10.30ean Donibanetik kotxe karabana aterako da musika eta banderekin. 11.00etan Antxon bizikletekin zain egongo diren emakumeak hartu, eta Trintxerpera abiatuko dira bizikletaz. 12.00etan Trintxerpeko alkateordetzan M8ko jardunaldien aurkezpen-ekitaldia egingo dute eta 13.00etan, martxa bukatzeko, San Pedrora joango dira.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
