LEGAZPI- Santikutz jaietan larrain dantza eta kapela dantza egiten dituzte urtero eta bi ekitaldi hauetan nahi duten herritar guztiek parte har dezakete. Horretarako, ikastaroa antolatzen dute. Aurtengoa datorren asteartean hasiko da. Saioak astearteetan (20.15ean) eta larunbatetan (17.00etan) izango dira, Sustraiak dantza taldearen egoitzan: kultur etxearen albo batean, Juanastegiko igogailuaren ondoan.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
