LEGAZPI- Iraeta eta Markotegi pilotari legazpiarrek Udaberri sariko partida jokatuko dute gaur, 20.30ean, Urbeltz pilotalekuan. Oñatiko Aloña Mendi klubeko pilotarien aurka jokatuko dute. Legazpiko nagusi mailako beste bikote batek txapelketa bereko partida jokatuko du Tolosako Beotibar pilotalekuan, 20.00etan. Telleria eta Ibargurenek Tolosa-Aurrera klubeko bikote baten aurka jokatuko dute.