AZKOITIA- Txalo produkzioak-en Ergela antzezlana taularatuko dute bihar, larunbata, Azkoitiko Baztartxo Antzokian. Arratsaldeko 19.30ean izango da emanaldia eta sarrerak 6 eurotan daude salgai. Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Sara Cozar eta Joseba Apaolaza aktore ezagunek Eder Trauss eta Karlos Varelari ematen die bizia oholtza gainean. Komediari leial eutsiz, egungo gizarteari kritika boritza egiten dio Ergela obrak. "Umoreari tarterik kendu gabe, bi protagonisten arteko elkarrizketa sakona da "Ergela". Hausnarketarako bidea ematen duen obra da, hain zuzen", agertu dute emanaldiko antolatzaileek.