Elgoibar - Musikaz gozatzeko aukera berria izango da gaur Elgoibarko Herri Antzokian Udal Musika Bandaren eskutik. Gorka Mujika Urainek zuzentzen duen taldearen emanaldia 12.30ean hasiko da eta besteak beste, Robert W. Smith-en Buffalo dances, J. Francoren Gitanillo de Triana eta F. Velázquez autoreaen El hombre esponja piezak eskainiko dituzte.