Orio - Orioko Udalak publiko egin ditu Turismo, Merkatari-tza eta Ostalaritza sailerako ertaineko teknikari eta udal kanpineko zuzendari izateko deialdiak. Hala, bi lanpostuetarako lehen azterketak martxoaren 23an egingo direla zehaztu dute, eta biak Orioko kultur etxean egingo dira. Lehena, kanpineko zuzendari izatekoa, goizeko 10.00etan, eta bigarrena, turismo teknikaria izatekoa, 12.00etan, hain zuzen ere.