Síguenos en redes sociales:

Hiru hitzordu izango dira bihar hasiko den Azkoitiko Mendi Astean

Azkoitia - Bihar hasiko da Mendi Astea eta hiru hitzordu izango dira guztira. Lehen saioan Fidel Mendiak Jaitsiera ezberdinak mendi ezagunetan eskainiko du, asteartean, Mongolia Bike Challenge bideo emanaldia izango da eta ondoren, ekarpen solidarioa egiteko aukera izango da. Asteazkenean, berriz, Iosu Juaristik Hegan egiteko ametsaz arituko dira. Saio guztiak Elkargunean izango dira 20.00etan.