Síguenos en redes sociales:

Helduentzako bertso tailerra hasiko da otsailean

Ibarra - Helduentzako bertso tailerra eskainiko da Ibarran Kanpotik ederra bada, ederragoa barrutik lelopean. Otsailaren 19tik martxoaren 19ra izango dira saioak, denak astelehenetan, 19.30etik 20.30era. Izen-emateak 40 euro balio du eta interesa dutenek otsailaren 12a baino lehen egin beharko dute matrikulazioa Ibarrako kultur etxean edo ondoko helbidera idatzita harituz.bzt@gmail.com.