Bi kobazulo bisitatzeko irteera antolatu du Oargik Urbasara
Tolosa - Otsailaren 17an irteera antolatu du Oargik Urbasara Noriturri eta Los Cristianos kobazuloak bisitatzeko helburuarekin. Adierazi dutenez, kobazuloek ez dute zailtasunik, eta eraman beharreko materiala kaskoa eta frontala dira, eta katiuskak eta zikintzeko moduko arropa, gomendagarria. Izena emateko azken eguna otsailak 12 izango da (20.30ak arte) edo oargimendi@gmail.com helbidean.