Ordizia, 750. urteurrena hasten
Hiribildu bihurtu zenetik urtemuga borobila ospatuko dute herrian eta hitzaldi sorta antolatu dituzte
ordizia - Urteurren borobila ospatuko dute aurten Ordizian. Izan ere, Ordiziak hiri-gutuna jaso zuenetik 750 urte pasa dira dagoeneko eta atzera begirada egingo dute datozen hilabeteetan Villafrancaren izana eta orduko garaian gertatutakoak herritarrei gerturatu eta azaltzeko solasaldi ziklo bat antolatu dute Udaleko kultura sailak Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialari Elkartearekin lankidetzan. Ordiziako errealitate soziala, politikoa, artistikoa eta ekonomikoa ikuspuntu askotatik ezagutzeko aukera eskainiko dute.
Urtean zehar izango dira urtamugari lotutako ekintzak; guztiak 19.00etan Barrena jauregian. Ostiral honetan, hilak 19, Joxean Mujikak Bizitza eta heriotza Aralarren erromatarren aurretik hitzaldia eskainiko du. Otsailaren 9an Jokin Lanzek Goierri azken Burdin Aroan eta An-tzinatean gaia landuko du, otsailaren 23an Iosu Etxezarraga izango da gonbidatua eta Gizartea, populaketa eta lurraldearen antolaketa Villafrancaren aurretik solasaldia gidatuko du. Martxoaren 9an Ordizia en la Gipuzkoa bajomedieval hitzaldia zuzenduko du Susana Truchuelok eta martxoaren 16an Truchuelo bera izango da berriz ere gobidatua, baina kasu honetan Ordizia en la época de los Austrias: cambios en el horizonte izango du ardatz. Apirilean, alde batetik, hilaren 13an, Alvaro Aragonek Enirio-Aralar Batasunaren inguruan hitz egingo du eta bestetik, apirilaren 20an, Ana Galdosek honakoari helduko dio: De Ordizia a Villafranca, la formación de una villa medieval”. Maiatzaren 4an Carlos Rilova izango da Ordizian Después de Moscú y antes de Leipzig. Una pequeña gran batalla de las guerras napoleónicas. Ordizia 1813 azaltzen.
Maiatzaren 17, 18, 19 eta 20an, berriz, 1835eko Villafrancako setioaren inguruko jardunaldiak egingo dira. Besteak beste, bisita gidatuak eta setioaren antzezpenaz goza-tzeko aukera izango da egun hori-etan.
Oporren bueltan, irailaren 14an ekingo diote berriz ere. Kasu honetan Juan Jose Usabiagak Ordiziako ondare eskultorikoa historian zehar zein izan den azalduko du. Irailaren 28an, berriz, Jose Ramon de Miguelek Urdaneta y su tiempo landuko du. Azaroaren 9an, Patxi Garmendia komunikazioaren bideez arituko da eta amaitzeko, abenduaren 14an Nerea Iraola, David Cano, Ion Ander Arcelusek Ordiziako Hiribildua eta Azoka, bostehun urte elkarrekin saioa emango dute. - M.A.